XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudi du airea, ikusi ezin den airea, alegia, Indar ezezagunez betea dagoela eta haiek aldamenean izateak eragin misteriotsuak pairarazten dizkigula.

Pozez beterik esnatzen naiz, eztarria kantuz aritzeko gogoaz gainezka.

Zergatik? Uraren ertzeraino iristen naiz eta; bat-batean, ibilaldi labur baten ondoren, lur jota itzultzen naiz, etxean zorigaitzen bat zain baneuka bezala.

Zergatik? Hotzikara batek azala azaletik ukitu, nerbioak kordokarazi eta gogoa ilundu didalako ote?

Hodeien itxurak, argiaren ñabardurak edo gauzen kolore aldakorrak nire begien aurrean igarotzean, nire gogoari eragiten ote diote, bada?

Nork esan lezake?

Inguratzen gaituen guztiak, so egin gabe ere ikusten dugun guztiak, ezagutu gabe ere ukitzen dugun guztiak, argiki sumatu gabe ere hartzen, aurkitzen dugun guztiak, ondorio bat berehalako, harrigarrizko eta ezin esplikatukoa izaten dute gure baitan, gure organoetan eta, haien bitartez, gure pentsamenduetan, gure bihotzean berean?

Zein sakona den ikustezinaren misterioa!

Ezin dugu zundatu geure zentzumen ahulekin, ezin dugu geure begiekin ikusi, ez baitira gauza hautemateko handiegia zein txikiegia, ezta hurbilegi edo urrutiegi dagoena ere, ez izar bateko bizilagunak, ez ur-tanta batekoak... ezin dugu geure belarriekin entzun ere